XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OTOITZAZure grazia, othoi Jauna, gure arimetarat ichur-azu, amoreagatic eta Aingeruac mezuturic, Cristo zure Semearen gizon egitea ezagutu dugunac, haren Pasionearen eta gurutzearen bidez, Piztearen loriarat hel gaitezen.
Ber Cristo gure Jaunaz.
Halabiz.
(300 egunen indulientzia, aldi guziz).
(100 egunen indulientzia egunean behin).
URRIAN SAN JOSEPI EGITEN ZAION OTHOITZAZure ganat, Josep dohatsua, ihes egiten dugu gure hersturan; eta Maria zure espos sainduaren laguntza galdetu-ondoan, zuc ere begira gaitzatzun fidantziarekin escatzen dautzugu.
Birjina notha gabe, Jincoaren Amarekin bat egin zaituen amodioaz, eta Jesus Haurrarentzat iracutsi duzun Aita on bihotzaz, humilki othoizten zaitugu, begi onez beha diezozun Jesu-Cristoc bere odolaz beretu duen primantzari, eta gure beharorduetan hel zakizkigun zure bothere handiarekin.